4.en BURUA

Eritzen dute

 

      Bi edo iru egun erreskadan iraun zuen gogor pranzesak, murruak artilleri sendo batekin sutunpatzen.

      Puskatuak zituzten ateak tiroka, eta alde batetik bretxa irikiya; ala ere, setiatuak bildurraren izpirik gabe, alaitzen ziradela galanki, beren aurrean ainbeste ausardiz ari-zan Gizpukoatar galai arroarekin. Baña badatorkio alako batean balatzar bat, anka biyetan ematen diola, eskuikoa gañetik printzaturik; eta au naikoa izandu zan, makaldurik lagunak gaztelu-gordetzari bertatik utzitzeko, eta kontrakoengana menderatzeko.

      Gertaera au izandu zan 1521garren urteko Maiatzaren ogeiyan, eta alabearrez Espiritu Santuko Pazkoa-bigarrenean. Ondorengoetan, gaztelua bota zanean erituba izan zan lekuan kapilla edo basilika dioten eleizatxo agiri bat egin zan, zeñak gaurdaño dirauen betiko oroimen otsandiko hura eta Santu Aita-len-goaganako uriaren jaiera ere azaldurik.

      Garaitzalleak begirune ta modu onekoak Iñigo erituarekiko, izan ziran, eta bere kemen ez-nolanaikoaren miratzalleak; eta nor eta zeñ etxe purubekoa zan jakiñik, etxera-zediñ modua egiñerazi zuten, ekarten zutela esku-silla edo katabera batean Loiolaraño zenbait gizonen artean.